29/01/2018

Sentsibilizazioa

AdinKIDE entitatetik, egoera honek erantzun kolektiboen beharra duela uste dugu, herritar lankidetzan eta belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituta. Boluntariotza indartzearen alde gaude, baita sare sozialak eta auzokideen arteko sareak, gure nagusien isolamendua eta bakardadea saihesteko.

Bestetik, uste dugu oso garrantzitsua dela iritzi publikoa herritarren zati honen garrantziaz kontzientziatzea eta egoera hau modu koordinatu batean aurre egitea, geroz eta gehiago areagotuko den egoera bat, aurreikuspen demografikoen arabera.

Guzti honengatik, elkartearen asmoa ekitaldiak eta sentsibilizazio kanpainak antolatzea da, baita gure nagusien bakardadeari ikusgaitasuna ematen dioten ekimenetan parte hartzea ere.