NOR GARA?

Adinkide, Grandes Amigos Fundazioaren ordezkaritza handienetako bat da, 2017an sortua. Boluntariotzako GKE bat, estatu mailakoa eta 2003an sortua, bakardade-arriskuan edo -egoeran dauden eta beren eskubideen alde borrokatzen duten adinekoei laguntzen diena. Osasunarekin, ongizatearekin eta duintasunarekin zahartzen laguntzen dugu. Jarraian ezagutu ditzakezun laguntza afektibo, sozializazio eta sentsibilizazio programen bidez egiten dugu.

HELBURUA

Adineko pertsonen ongizatea hobetzea harreman sareak ehunduz.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK

MISIOA

Adineko pertsonek senti dezaketen bakardadea prebenitzen eta jorratzen dugu; auzotasun-loturak sortuz, elkarri lagunduz eta adiskidetasun harremanak sortuz; baita ere, gizartea sentsibilizatzen dugu zahartze duinaren garrantziaz.

 

IKUSPEGIA

Benetako konponbideak eskaintzea, pertsona guztiak berdintasunean zaindu, barne hartu eta tratatuko dituen gizartea eraikitzen laguntzeko, haien adina edozein dela ere.

BALOREAK

DUINTASUNA

Duintasuna berezkoa da pertsona guztientzat, eta giza eskubideen oinarria da.

Adinkidetik lan egiten dugu adinean aurrera doazen pertsonei gizarteak bere duintasuna ken ez diezaien.

SOLIDARITATEA

Elkartasuna berdintasunetik gauzatzen da. Gizarte bat lotuago eta inklusiboagoa da auzo-elkartasuna zabaltzen denean.

Adinkidetik ahalegintzen gara lan egiten dugun lurraldeetan auzo solidaritatea finka dadin, batik bat, bakardadea sentitzen duten adineko pertsonetan.

ADISKIDETASUNA

Adiskidetasuna sentimendu unibertsala da, eta afektuzko, laguntzazko eta elkarrekiko errekonozimenduzko loturak biltzen ditu. Adiskidetasuna aukeratu eta partekatu egiten da.

Adinkidetik elkartasun- eta laguntza- harremanak ehuntzen ditugu, eta harreman horiek, askotan, benetako adiskidetasun-harreman bihurtzen dira.