29/01/2018

Laguntasun egonaldiak

Bizitokian laguntasuna emateko egonaldiak, astero egiten diren bisitak dira, era honetan bakardadean bizi direnentzat akonpainamendu eta euskarri emozional bat eskaintzen dugu. Bisitaldia, heldu eta boluntarioen arteko elkargunea da. Kasuaren arabera, bizipen eta pasadizoen solasaldi une bat izan daiteke edo sinpleki lagunduta dagoela sentitzeko momentu soil bat.

Gertaera jakin baterako laguntza ere izan daiteke, boluntarioak, administrazio, osasun zerbitzu eta abarrerako kudeaketaren bat egiten laguntzeko.

Zalantzarik gabe, kasu askotan, interbelaunaldi-esperientzia honek bai akonpainamenduko hartzaileari bai boluntarioari giza aktibo itzela emango dio.