Zer egiten dugu?
Aurrez aurreko akonpainamendua
Telefono bidezko akonpainamendua
Gizarteratze ekintzak
Auzokide bikainak
AURREZ AURREKO AKONPAINAMENDUA ETA TELEFONO BIDEZKOA
Etxebizitzetan akonpainamendua
Harremanetan jartzen ditugu boluntario diren pertsonak eta bakarrik bizi diren eta bakardade sentimendua duten adinekoak.
Adineko pertsonak gero eta anitzagoak dira. Hala eta guztiz, gehien gailentzen den profila bakarrik bizi den emakumearena da, etxebizitza ez egokitu batean bizi dena, 85 urte baino gehiago eta mugikortasun arazoak dituena. Beraz, konpainia eta boluntarioen laguntza funtsezkoak bihurtzen dira adinekoak bere autoestimua berreskuratzeko, bere egoera fisikoa hobetzeko eta auzoko bizitza sozialari berriro ekiteko.
Egoitzetan akonpainamendua
Bakarrik edo taldean, Adinkideko kide diren boluntarioak astean behin egoitzetara
joaten dira egoitzan bizi diren adineko pertsonak bisitatzera: bizitza soziala areagotzeko eta egoitzetatik irteteko aukera izateko.
Egoitzako talde profesionalarekin elkarlanean, kasu bakoitzera egokitutako konpainia eskaintzen dugu (Pertsona ardatz duen arreta-eredua).
Akonpainamendu puntualak
Erraza dirudi medikuarengana joatea edo paper bat betetzera joatea. Hala ere, artatzen ditugun adineko askorentzat, mugikortasun murriztua dutenentzat eta lagunduko dien inor ez dutenentzat, fisikoki eta animikoki oso zaila izan daiteke.
Telefono bidezko akonpainamendua
Boluntarioak etxean edo egoitzetan bizi diren adinekoekin harremanetan jartzen ditugu konpainiaz, adiskidetasunaz eta erlazio afektiboaz gozatzeko, distantzia fisiko oro gaindituz.
Telefono deiak, bideo-deiak… modu goxo batean ere egiten da, esate baterako, gutunak trukatuz. Edozein modu da ona distantziak gainditzeko eta adiskidetasun eta laguntza harreman osasuntsu bat ehuntzeko.
Adineko pertsona, boluntario batekin edo gehiagorekin elkartzen dugu, bere beharren arabera, pixkanaka konfiantzazko eta adiskidetasunezko harremana ezar dezaten. Lagun-egite horrek, lagunartearen onurak ematen dizkio adinekoari, sozializazioa, hitz egiteko ahots lagun bat izatea eta kezkatzen eta ilusionatzen duten gauzak partekatzea, edo, besterik gabe, ihes egitea eta elkarrizketa on batez gozatzea.
AUZOKIDE BIKAINAK
SENTSIBILIZAZIOA
Estigma horrek, indibidualismoarekin eta egungo bizi-erritmoarekin batera, adinekoekin harremantzeko errefusa sortzen du, eta horrek areagotu egiten du haien bakardadea eta isolamendua.
Horregatik, adinekoen ikuspegi ahaldundua eta errealista (ez edulkoratua, ez dramatizatua) plazaratzen dugu, ekarpen handia egiten jarraitzen baitute.
Hala islatzen dugu gure sentsibilizazio-kanpainetan, kaleko aldarrikapen-ekitaldietan, sare sozialetan edo informazio-materialaren banaketan. Adinkeriei aurre egiteaz gain, adinekoen tratu paternalista eta asistentzialistari aurre egiten diogu. Ikuspegi tradizional horren ondorioz, gizarteak eta ingurune hurbilenak ume gisa tratatzen ditu adinekoak, eta, ondorioz, haien inguruko erabakiak hartzen dituzte eta oinarrizko eskubideak murrizten
ditu.
Gure kudeaketa garden, iraunkor eta berritzailea onartzen dute:
AISIALDIA ETA GIZARTERATZEA
Antolatzen ditugun ekintza batzuk dira. Honako ekintzetarako ohikoa da enpresen laguntza izatea: 10 adineko eta 10 langile bolondres.