BOLUNTARIOTZA
Historia de grandes amigas
Boluntariotza Motak
Auzokide Bikainak
Testigantzak
Cristina, Adinkideko boluntarioa
“Gustuko dut boluntario izatea, baina, Adinkiden boluntario izatea are gehiago”
EZAGUTU GURE BOLUNTARIOTZAK
Akonpainamendu afektiboa
- Sor ezazu lagun harreman bat adineko pertsona batekin, berarekin astean behin bi orduz elkartuz.
- Etxebizitzan edo egoitzan izan daiteke, presentzialki edo telefono bitartez urruneko akonpainamenduak, edo baita ere, karta bitartez! Zuek erabakiko duzue.
Akonpainamendu puntualak
- Adinkideko kide diren adineko pertsonei lagunduko diezu bere mediku txandetara, gestioetara, etab. lagunduz.
- Programa malgua da, eta zure auzoko adinekoekin harremanetan egongo zara beti.
Auzo-harremanak - Grandes Vecinos
- Har ezazu parte gure bizilagunen laguntza-sarean, adinekoen bakardadea prebenitzeko.
- Auzotasun oneko keinuak eta sozializazio-jarduerak egingo dituzu auzoko adinekoekin eta beste auzokide batzuekin.
Bakardadearen detekzioa
- Dendak, bizilagunak eta auzoko beste baliabide batzuk inplikatu itzazu bakardade-egoeran dauden adinekoak detektatu eta gure programen berri eman ahal izateko.
Ekipo eta talde dinamizatzaileak
- Boluntario eta adineko berriak jaso eta babestu itzazu gure taldeetan.
- Jarduerak antolatu zure inguruan zerbitzuaren hartzaile diren adinekoekin
- Egin adinekoen telefono bidezko jarraipena, nola dauden ikusteko.
- Auzoko gizarte-eragileekin lankidetzan aritu zaitez.
Sentsibilizazioa eta difusioa
- Egiten ditugun boluntariotza-programa eta -ekintzen berri eman ezazu.
- Sentsibilizatu zure inguruko pertsonak adinekoen eskubideei, bakardadeari eta eskaintzen ditugun irtenbideei buruz.
- Gure lana bultzatuko duen pertsona famatuen laguntza bilatu ezazu.
Boluntarioentzako ohiko galderak
Astean zenbat denbora eskaini behar diot boluntariotzari?
Adineko pertsona bati akonpainamendua egin nahi izanez gero, bere etxebizitzan edo egoitza batean, bion artean adostutako egun eta orduan elkartu behar duzu berarekin, astean bi orduz. Ziztu bizian igaroko dira bi ordu hauek! Beste aukera malguago batzuk ere badituzu, hala nola laguntza puntualak (hitzordu medikoetara edo izapide administratiboetara), sozializazio-jarduerak, Auzokide Bikainak proiektua, jarduera zehatzetan laguntzea, hala nola auzoko topaketetan, jaietan, askarietan, irteeretan…, edo ekitaldiak antolatzen laguntzea.
Boluntariotzaren gutxieneko iraupen-konpromisoa dago?
Adiskidetasun-harreman kalitatezkoa eta iraunkorra partekatzea da adinekoen bakardadea arintzeko modurik onena, baina denbora gutxira utziz gero, frustrazioak sor ditzake adinekoarengan zein boluntarioarengan. Horregatik, garrantzitsua da ziur egotea boluntariotza egiteko aukera izango duzula gutxienez sei hilabetez… helburua ordea, betirako izango den harreman bat sortzea da!
Formakuntzarik izango al nuke boluntariotza egiteko?
Bai, Adinkiden formakuntzak eskaintzen ditugu boluntarioentzat: hasierako formakuntzak, zein, gai batzuetan gehiago espezializatutako formakuntzak. Formakuntza hauek laguntzazkoak izan ohi dira adineko pertsonekin ezarriko duten harremanetarako eta baita ere beraien bizitzetarako: lehen sorospenak, tratu txarrak detektatzea, narriadura kognitiboa duten pertsonekin komunikatzea, doluan laguntzea…
Zer egin behar dut boluntariotza egin bitartean edozein zalantza izanez gero?
Gure lan taldea beti izango duzu laguntzeko prest. Edozein zalantza izanez gero lurraldeko arduradunarekin kontsulta dezakezu, Adinkideko Arduraduna izango da harremanetan jarriko zaituena adineko pertsonarekin.
Adineko pertsona bati akonpainamendua egiteaz gain, parte hartu al dezaket Adinkidek antolatutako gizarteratze eta aisialdi ekintzetan?
Noski! Helburu nagusia adineko pertsonen sare soziala areagotzea da, horregatik akonpainamendua auzoko askariekin, talde bilerekin, irteera kulturalekin, festekin, etab. osatzen dugu. Gure programa guztiak adineko pertsonak beren auzoetako pertsona boluntarioekin harremanetan jartzearekin loturik daude. Talde ezberdinetako pertsonekin zure esperientzia partekatzera animatzen zaitugu, non elkarren artean lagunduko garen.
Ba al dut asegururen bat boluntariotza egiteagatik?
Bai, Adinkiden boluntariotzan hasten diren pertsona guztiak aseguratuta geratzen dira borondatezko jardueraren ondorioz sor daitezkeen istripu- eta erantzukizun zibileko arriskuetatik.
Boluntariotzaren barruan sartzen al da lan fisikoak edo etxeko lanak egitea, hala nola erosketak egitera joatea?
Ez, gure boluntariotza laguntza afektiboa eta konpainia ematean datzalako. Adineko pertsonei zein boluntarioei argi uzten diegu ezin dutela inolako ordain material edo ekonomikorik onartu boluntario gisa egindako lanagatik.
Boluntarioek eta adinekoek zerbait ordaindu behar dute Adinkiden parte hartzeagatik?
Ez, inork ez du ezer ordaindu behar. Horrela ez balitz izango, Adinkide ez zen GKE bat izango eta horrela ez litzateke izango konpainia, afektua eta adiskidetasuna kontraprestaziorik gabe partekatzea sustatzen duen boluntario-proiektu bat.
Zer gertatzen da Adinkidek esleitzen didan adinekoarekin gustura ez banago?
Adineko pertsona bakoitza eta boluntario izateko hautagai bakoitza elkarrizketatzen ditugu, batzuen eta besteen interesak eta antzekotasunak jasotzeko eta, horrela, etorkizuneko adiskidetasun-harremanak errazteko. Baina bietako edozein ez balego eroso, ez da ezer gertatzen, beste bikote bat bila genezakeelako. Nolanahi ere, boluntariotza afektiboa, hein handi batean, enpatizatzean, ulertzean, oztopoak eta aurreiritziak gainditzean eta beste pertsonak eskaintzen digun aniztasunetik aberastean datza.