18/07/2018

Benetako bizilagunak

Zure auzoan arraroa sentitzen bazara eta ez baduzu inor ezagutzen Adinkide-ren Benetako bizilagunak (Grandes Vecinos) programa interesatuko zaizu. Bakardadea aurreikustea, auzoetako betiko bizikidetza berreskuratzea eta bizilagunen arteko harremanak bideratzea ditu helburu.

ZERTAN DATZA BENETAKO BIZILAGUNAK?

Proiektu honetan bakardadearen sintomak pairatzen ari den adineko pertsona bere auzoko bizilagunekin harremanetan jartzen dugu elkar ezagun ditzaten, truke eta adiskidetasun harremanak ere sustatuz.

Gure asmoa adineko pertsona eta bere bizilagunek eguneroko jarduera partekatzea da, malgutasunez, bakoitzak ahal duenean: zerbait hartzera geratzea, paseo bat ematea, zinera joatea, telefonoz deitzen eta hitz egiten hastea edo fabore batzuk egitea, esaterako landareak ureztatzea edo posta hartzea oporretan.

Grandes Vecinos recupera la amistad en los barrios

DONOSTIAKO ZURE AUZOAN ELKARTU

Benetako Bizilagunak proiektuan parte hartzea interesatzen bazaizu, Adinkideko taldearekin harremanetan jarri info@adinkide.org mailera idatziz eta informazio osoa adieraziko dizugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzari esker eta Etorkizuna Eraikiz deialdiaren bitartez, Adinkidek abian jartzen du Donostian belaunaldien arteko ekimena non adineko pertsona auzoko bizitzaren zentroan jartzen den, adin guztietako bizilagunen arteko hiritar parte-hartzea sustatuz.