Urretxu · Aparicio eta San Martin
Aukeratua ez den bakardadea ekiditeko ekimena, horretarako auzokieen arteko loturak indartuz.
AuzOn! Adinkide / Grandes Amigos Fundazioak Urretxuko Aparicio eta San Martin auzoetan antolatutako kanpaina da, auzo-bizitza pizteko.
Auzoaren ideia
Auzoa partekatzen dugun hori da.
Helburua
Gaurko eta biharko adinekoen aukeratu gabeko bakardadea aurreikustea, auzoan jada existitzen diren loturak eta harremanak indartuz.
“
AuzOn! oso ideia xume batetik sortzen da: auzokideen arteko harremanak eta auzo bateko kide sentitzea nahi gabeko bakardadea prebenitzeko tresna onenetakoak dira. […] Adineko pertsona batek taldearen parte dela sentitzen duenean, norbaitek agurtzen, ezagutzen eta norbaiti axola zaiola sentitzen duenean, komunitate ongizatea eraikitzen ari gara.
Garazi Etxaniz
Adinkide / Grandes Amigos · Garapen Sozialeko Urretxuko arduraduna
Ekintzak
Hiru ekintza eta denda sare bat
Auzokideen jaiak
Gu gara auzoa.
Atarian, kalean edo inguruko gune batean, auzokideek eurek antolatuak.
Urriak 9 · 17:00 · Aparicioko plaza
Euria egiten badu, kontsultatu Adinkideren sare sozialak: han zehaztuko da lekua.
KARAOKEA · BINGOA · DANTZA · JANARIA DOAN · MUSIKA
?
AZAROA
San Martin: auzokideen jaia
Datak zehazteke
Elkarri laguntzeko pegatinak
Auzoa elkar zaintzea da.
Auzoko mesede-trukea: pegatina batzuk dakizuna partekatzeko, ahal duzuna eskaintzeko eta behar duzuna jasotzeko.
Atari bakoitzeko postontzian
Atera aulkia kalera
Jaitsi aulkiarekin auzora.
Aulkia ateratzea berriz elkartzea, hizketan aritzea eta komunitatea eraikitzea da.
Urriak 27 · Auzokideen bilera
Dendak
Ate honetatik ere auzora sartzen da.
Sartu. Nire denda ere zure auzoa da.
Entzute- eta orientazio-guneak
Zu gabe ez dago auzorik.
Auzokide guztientzat, adin guztietakoentzat.
Datuak
Aukeratu gabeko bakardadeak eragin handia du pertsonen osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean, eta gizartearentzat kostu garrantzitsuak ere sortzen ditu.
1.600
65 urtetik gorako lagun Urretxun
1/4
udalerriko lau lagunetik bat
%29,5
bakarrik sentitzen da Gipuzkoan, 55 urtetik gorakoen artean; %5,5ek soilik aitortzen du
Bakardadeak · Adinberri + Matia Institutua, 2018
14.141 M€
aukeratu gabeko bakardadearen urteko kostua Espainian (BPGaren %1,17)
Fundación ONCE · SoledadES
Zaintza-estrategia
AuzOn!, Gipuzkoako zaintza-estrategiarekin bat datorren ekimena
HARIAK
Gipuzkoak aukeratu gabeko bakardadeak prebenitzeko eta lantzeko duen estrategia.
ADINBERRI
Zahartzearekin lotutako erronkei aurre egiteko Gipuzkoako berrikuntza-estrategia bultzatzen duen erakundea.
URRETXU
Zaintzen Tokiko Ekosistema: udalaren, gizarte-zerbitzuen, komunitate-eragileen eta lurraldeko erakundeen arteko apustu partekatua.
Proiektuak erakutsi nahi du aukeratu gabeko bakardadearen prebentzioa ez dagoela zerbitzu espezializatuen esku soilik, komunitate batek harreman esanguratsuak, elkarrekiko laguntza eta pertenentzia-sentimendua sortzeko duen gaitasunaren esku ere baitago.
Adinkide / Grandes Amigos Fundazioa boluntariotzako GKE bat da, Espainiar estatu mailakoa eta 2003an sortua, aukeratu gabeko bakardadean edo bakardade-arriskuan dauden adinekoak laguntzen dituena eta haien eskubideen defentsan lan egiten duena.
Babesleak:
Laguntzaileak:
Informazio gehiago eta harremanetarako
Garazi Etxaniz
607 61 24 70
getxaniz@adinkide.org
AuzOn! Auzokideen jaia · Adinkide · Gattiken Koop. Elk. Txikia
